ARKITEKTURA

Arkitektura Departamentua

Arkitektura Departamentuak esperientzia handia du eraikuntza-sektorean, 500 lan baino gehiago egin baititu.

Lantaldea

Hauek dira lantaldeko kide:

  • Arkitektoak
  • Arkitekto teknikoak
  • Eraikuntza-ingeniariak
  • Delineatzaile proiektugileak
Jarduera-esparruak

ETXEAK DISEINATZEN ETA PROIEKTATZEN DITUGU, ETA ERAIKUNTZA-LANAK ZUZENTZEN , NEURRIRA.
BEZEROAK NAHI BADU, BIZITZEN JARTZEKO PREST UZTEN DITUGU ETXEAK, KALITATE ETA PREZIORIK ONENAK BAT EGINIK.

Eraikuntza

Etxebizitza mota guztiak proiektatzen ditugu: familia bakarrarentzat, bi familiarentzat, familia askorentzat… Sustatzailearen irisgarritasun-, estetika- eta lan-beharrei erantzuten diegu, eta eraikuntza ekoeraginkorra izateko sistemak aplikatzen ditugu, hala nola isolamendu termiko eta akustikorik oneneko inguratzaileak. Era berean, energia berriztagarriak erabiltzen ditugu. Horri guztiari esker, etxebizitza ekoeraginkor eta erosoak egiten ditugu, energia asko aurrezten dutenak eta kategoria energetikorik altuenaren ziurtagiria dutenak.

Gero eta jabe gehiagok material nobleak (adibidez, zura) erabiltzearen alde egiten dute, eraikinek ez baitute isurtzen ia batere CO2rik eta isolamendu termikoa are hobea baita.

Azken emaitza bezeroaren gustuekin bat dator: etxebizitza modernoak, landetxeak edo tartekoak diseina ditzakegu. Gainera, halako moldez planifikatzen dugu dena, non etxebizitza azkar egiten dugun, ahalik eta epe laburrenean, lehentasuna emanez eraikuntza-sistemaren eta materialen bermeari, prezioari eta kalitateari.

Bizitzeko egokitasuna, ibilerraztasuna eta itxura orokorra hobetzeko jarduketak proiektatzen eta koordinatzen ditugu lehendik dauden eraikin, baserri eta etxebizitzetan, baita energia aurrezteko jarduketak ere –horretarako, isolamendu-sistemak erabiltzen ditugu–. Izan ere, 25 urte baino gehiago dituzten eraikin askok erreforma-, birgaitze-, sendotze-, zaharberritze- eta berreraikuntza-lanak behar dituzte. Eraikin osoan lan egin dezakegu, edo zati batean bakarrik, egiturazko elementu eta elementu funtzionaletan: estalkian, fatxadan, hormigoizko egituran, zurezko egituran, eskaileretan, zimenduetan…

Funtsean, administrazioarentzat eta ikastetxe eta klubentzat egiten ditugu proiektuak:

  • Kirol-ekipamendutarako eraikinak (kiroldegiak, frontoiak, jolastokien estalkiak…)
  • Irakaskuntzarako eraikinak (ikastetxeak, eskolak, haurtzaindegiak, jolastokiak, gimnasioak…)
  • Osasun-ekipamendutarako eraikinak (osasun-etxeak eta egoitzak)

Hirigintza

Topografia eta Ingeniaritza Departamentuekin elkarlanean, urbanizazio-lanen proiektuak eta obra-zuzendaritza zehazteko beharrezko dokumentu guztiak idazten ditu Arkitektura Departamentuak:

  • Industrialdeak
  • Egikaritze-unitate eta bizitegiak
  • Plaza eta kaleak
  • Parke eta jolastokiak
  • Bide, bidezidor, bidexka eta espaloiak
  • Sare eta azpiegiturak

Beste esparru batzuk

  • Eraispen-proiektuak
  • Igogailuak instalatzeko proiektuak
  • Eraikinen ikuskapen teknikoa
  • Eraikinen ziurtagiri energetikoa
  • Legeztapen-proiektuak
  • Jarduera-proiektuak
  • Udalentzako aholkularitza
  • Udal-plangintza (plan bereziak, plan partzialak, etab.)
  • Eraikinak eta orubeak balioztatzeko txostenak
  • Kalteen txostenak