Hipoteka legea eta Higiezinen katastroaren legearen testu bategina

Urrian argitaratutako katastroari buruzko 13/2015 lege berria aplikatzen hasia da.

Hau da herritarrari interesatzen zaiona:

  • Katastroko kartografia errejistroko oinarri grafikoa izango da hemetik aurrera.
  • Lehenengoz Jabegoaren Erregistroan sartuko diren lursailen kasuan, zentimetroko zehaztasunaz deskribatuko dira grafikoki, katastroa oinarri hartuta, jabea ados badago. Katastroko deskribapen grafikoarekin ados egon ezean Katastroa zuzendu beharra izango du, horretarako jakituna den teknikari batek egindako lursailaren Ordezko Deskribapen Grafiko Geroerreferentziatua
  • Katastroan agertzen ez diren lursailen kasuan (segregazio, bateratze, birbanatze…kasuetan) teknikoki deskribatuak izan beharko dira, legeak aginduta bezala, katastroan sartu ahal izateko.
  • Beste kasuetan, Jabegoaren Errejistroan deskribapen grafiko hau aurkeztea aukerakoa da.
  • Lege honek Katastroko kartografia aldatzeko moduak aurrikusten ditu deskribapen teknikoa eta errealitate fisikoa bat egiteko beharra izan ezkero.

Lege berri honetan altxamendu topografikoa, beharrezko teknikaria, geoerreferentziazio, Erreferentzia Sistema Geodesikoa, ETRS89, Gehienezko errorea,  eta beste kontzeptu ugari aipatzen dira. Hau dela eta, nekez aurkituko dugu Topografian Ingeniari Teknikoa edo Geomatika eta Topografia Ingeniaritzan Graduatua baino teknikari hoberik lan honetan aritzeko.

Gaiari buruzko azalpen gehiago hurrengo loturan dagoen artikuluan:

Utzi erantzuna