KONFERENTZIA BERRIA CATASTRO LEGEA

Gure lanaren inguruan izaten diren berrikuntza eta lege aldaketen inguruan eguneraturik izaten gara, eta horretarako izan gara Gasteizen Apirilaren 17an Ingeniarien Unibertsitate eskolan izandako “Katastroa, Geomatika eta Jabegoa” ri buruzko topaketetan.

Topaketa hauetan Euskadiko katastroko, Jabegoaren erregistroko eta Geomatikako profesionalak batu ginen, bakoitzaren funtzioei buruz hitzegiteko eta , era berean, Lege berriak gure lanetan izango dituen eraginaren gainean hausnartzeko.

Lege honek eragin zuzena izango du gure lanetan, Katastroa eta Jabego errejistroaren arteko koordinaketa helburu izango bait du, horretarako topografia erabiliz.

Hau lortzeko, lege proposamenari zuzenketak aurkeztea nahi dugu.

Jabegoan dugun lursail edo erainkuntza bat inmatrikulatzean edo birpartzelazio edo birzatiketetan, lur zatiak biltzerakoan, segregazioetan, biltze edo gehitzeetan, nahitaezko desjabetzeetan edo mugaketetan hau deskribatzeko altxamendu topografiko bat exijituz, jabegoari buruzko arazorik gehienak konponduko lirateke.

Utzi erantzuna