INFORGENTZIAK

[pt_text text_align=”text-left”]

Landa-ingurunean, larrialdi-egoerei erantzutea zailagoa da, laguntza non behar duten zehaztu behar baita, lehenbailehen.

[/pt_text]

[pt_heading h=”h5″ heading=”Zer da inforGENTZIAK?” text_align=”text-left”]
Horrelako beharrei azkar erantzuteko, INFORLUR Ingeniaritza enpresak INFORGENTZIAK sortu du, tresna bat landa-inguruneko interesguneak aurkitzeko: baserriak, abeletxeak, ermitak, monumentu kulturalak (gurutzeak, monolitoak, dorretxeak...), aisia emateko eremuak, parkeak, instalazio publikoetako elementu eta higiezinak (ureztatze-ahoak, deposituak, iturriak, biltegiak...)... Hari esker, larrialdietan esku hartzen duten estamentu eta zerbitzuak (anbulantziak, etxez etxeko laguntzaile medikoak, poliziakoak, suhiltzaileak...), gizarte-zerbitzuak eta partikularrak (mezulariak, postariak, etxez etxeko laguntzaile tekniko eta konpontzaileak, landa-bideetan ibiltzen direnak...) biderik azkar eta zuzenenetik joan daitezke nahi duten lekura (inbentarioko interesgunera), galtzeko arriskurik gabe.
[pt_heading h=”h5″ heading=”Udalak” text_align=”text-left”]
[pt_slideshow images=”514,515,516,517,1213″]
[pt_text text_align=”text-left”]

Dagoeneko hasiak gara aplikazioa ezartzen gure zerbitzuak kontratatu dituzten zenbait udaletan. Tresna bereziki interesgarria da herritarrentzat: haren bidez, jakin dezakete zein den bide zehatza eta zein azkarrena landa-lurzoruko interesguneetara joateko eta larrialdietan laguntzeko. Larrialdi-, konponketa- eta mezularitza-zerbitzuak eta abar eta udalerria ezagutzen ez duten guztiak galtzeko arriskurik gabe eta galdetu behar izan gabe joan daitezke inbentarioko interesgune guztietara, ahalik eta zuzen eta azkarren.

[/pt_text]

[pt_heading h=”h5″ heading=”Guztientzat” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Aplikazioak aukera ematen du landa-mundurako leiho hau erabiltzaile guztientzat irekitzeko, kontsulta egiteko erabil dezaten, eta Datuak babesteari buruzko Legearen eraginaren pean ez dagoen informazioa bakarrik ematen du

[/pt_text]

[pt_heading h=”h5″ heading=”Frogatu tresna” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Gauza bat bakarrik eskatu nahi dizuegu: denbora pixka bat hartzea sortu dugun iragarkia ikusteko. Ondoren, interesgarria iruditzen bazaizue, gurekin harremanetan jar zaitezkete, eta demo bat egin dezakegu zuen udaletxean, tresna hau hobeto ezagut dezazuen.

[/pt_text]

[pt_icon_box font_icons=”icon-location” title=”Sartu Inforgentziaren web horrialdera” text=”inforgentziak.inforlur.es” link=”http://inforgentziak.inforlur.es/”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Informazio gehiago

[/pt_text]