DESJABETZEAK

Desjabetze Departamentua

Desjabetze Departamentua 1995ean sortu zen, lurzorua eskuratzen laguntzeko administrazio publiko, udal eta sustatzaileei eta, hartara, oinarrizko zerbitzu-, eraikuntza-, urbanizazio- eta errepide-azpiegiturak eraiki ahal izateko.

ExproGIS
Datu asko eta asko sortzen dira desjabetzeak bideratu bitartean, eta, hori dela eta, haiek kudeatzen laguntzeko tresna bat sortu dugu. Gaur egun, badugu desjabetzeak kudeatzeko GIS aplikazio bat (exproGIS), gure beharren neurrira diseinatua, desjabetzeak bideratu aurretik, bitartean eta ondoren sortzen diren dokumentu guztiak (grafikoak zein alfanumerikoak) gordetzeko eta kudeatzeko balio diguna.
Esperientzia

Esperientzia handia dugu desjabetze-prozesuak osatzen dituzten faseetan:

  • Kaltetutako ondasun eta jabeen zerrenda egiten
  • Topografia-lanak (zuinketa, egiaztapena, lursailak…) egiten
  • Eremu-orriak osatzen
  • Okupatu aurreko aktak eta okupazio-aktak egiten
  • Balio justua negoziatzen eta akordioak sinatzen
  • Ordainketa-aktak egiten
  • Prezio-orria egiten