Topografia Departamentua
Zerbitzuak
Bezeroen argibideei jarraituz askotariko proiektu motetarako azterketa topografikoak egiten espezializatuta gaude: bai lursail txikienak, bai eremu handienak, bai barnealdeenak, bai fatxadenak. Gure kalitate-sistema ISO 9001 arauan oinarritzen da, eta haren barruan badugu lan egiteko plan zehatz bat.
Zerbitzu-sare guztien inbentarioak egiten ditugu: argiztapen-, saneamendu-, elektrizitate-, hornikuntza- eta telekomunikazio-sareenak. Baita udalei, errepide eta autobideen kudeatzaileei eta abarri interesgarri zaizkien askotariko aktiboenak ere: hiriko altzarienak, ibienak, metalezko segurtasun-hesienak… Gainera, inforGIS eta inforGEST aplikazioak erabiltzen laguntzen dugu, datuak eguneratuta izateko.
Eremu handien kartografia egiten dugu, hainbat eskalatan, hegaldi fotogrametrikoak eta laguntza- eta iraulketa-lana eginda, eta fotogrametria digitala eta fotogrametria analogikoa erabiltzen ditugu kartografia egiteko. Gainera, teknologia aitzindaria erabiltzen dugu lurrazalaren eredu digitalak egiteko eta profilak, sekzioak eta abar aztertzeko.
Hamarkadak daramagu harrobietan askotariko lanak egiten: ustiapen-proiektuak diseinatzen, meten bolumena kalkulatzen, ingurumen-ikuskatzaileentzat edukiera-txostenak egiten, mugatzen eta mugarriztatzen, egitekoak planifikatzen, zaharberritzen laguntzen… Baita trenbideetan ere; are gehiago, geure segurtasun-pilotua dugu.
Esperientzia handia dugu perituen txostenak egiten, abokatuekin batera aholku ematen eta epaiketetan parte hartzen, eta peritu judizial izendatu gaituzte.
Hasierako batzarra
Egin beharreko lehen gauza bezeroarekin batzartzea da. Berak, daukan informazio guztia ekarri eta arazoaren muinari heltzen diogu. Bildutako dokumentuak ( eskriturak, Errejistroko Ziurtagiri edo Ohar Soilak, ziurtagiri katastralak, partzelarioak, aintzinako planuak..) aztertu eta gehiago behar izan ezkero bilaketari ekiten diogu (kartografia historikoa, ortoirudi historikoak, argazkiak, udal txostenak, artxibo historikoko txostenak…) eta konponbide aukera desberdinak lantzen ditugu, betiere aukera errezenetik zailenera. Horretarako teknikari desberdinen taldea osatua dugu, elkarrekin lan egiteko (Geodesia eta Kartografian Ingeniaria, Topografoak, Nekazaritza Ingeniariak, Arkitektoak, Arkitekto teknikoa, Ingeniari Zibila eta Ingeniari Industriala, hauen artean Eskubide errealak, higiezinen erregistroa eta higiezien hirigintzan formakuntza berezia egindakoak daudelarik)
Behar izan ezkero abokatuarekin ere biltzen gara, konponbidean beharrezkoa izango dela uste badugu.
Txostena- planoak
Irtenbidea zein izan daitekeen erabaki ondoren, behar izan ezkero arazoa dagoen ingurunearen neurketa topografikoa egiten da, eta plano desberdinak egiten dira, gaur egungo egoera, azaleren berrikusketa, mugakideak, historikoak…eta peritu txostena egiten dugu.
Bildutako dokumentu guztien azalpena ematen da eta honen analisi ahalik eta argiena aurkezten da. Txosten zehatz eta sinpleak egiten ahalegintzen gara, nahasmendurik sortu gabe, irakurri behar duen orok ulertzeko modukoak.
Epaimahai aurrean berrespena
Alde biko akordiorik lortzen ez den kasuetan, epaiketetara joaten gara, egindako txostenaren berrespena egin eta argitu beharrekoak argitzeko.
Ondarezko elementuak, aztarna arkeologikoak, egitura industrialak, tunelak… doitasun handiz neurtzen ditugu, hiru dimentsiotan. Laser-teknologiari esker, hiru dimentsioko datuen bilketa masiboa egin dezakegu , milimetroko doitasunaz eta denbora laburrean, eta lurrazalaren (edo dena delako elementuaren) eredu digital bat egin, bereizmen handikoa: zentimetro batean behin edo maizago daude puntuak. Askotariko analisiak egiteko erabil daiteke lurrazalaren eredu digitala, hala nola tuneletan sekzio estandarraren aldean dauden diferentziak aurkitzeko, bolumenak kalkulatzeko, eraikin eta egituren bolumen osoa aztertzeko, ondarezko pilareen bertikaltasuna aztertzeko eta pitzadurak aztertzeko.