GIS

GIS Departamentua
Informazio geografikoko sistemek edo GIS (geographic information system direlakoek) softwarea, hardwarea eta datu espazial eta alfanumerikoak konbinatzen dituzte, erreferentzia geografikodun informazioa kudeatzeko eta aztertzeko eta, hartara, plangintza eta kudeaketa geografikoaren arazo konplexuak ebazteko.
Aplikazioak
Inforlur SLko GIS Departamentuak GIS aplikazio pertsonalizatu ugari garatu ditu, bezeroek eskatzen zutenaren edo behar zutela uste genuenaren neurrira. Oso tresna erabilgarriak dira, erabiltzen errazak, eta modularrak dira, zenbait moduluz osatutakoak, bezeroen neurrira pertsonalizatzeko. Jarraian, garatu ditugun GIS tresna nagusiak azalduko ditugu:
inforGIS GIS tresna pertsonalizatu bat da, Inforlur SLk herrien (udalen, elkarteen eta abarren) eskura jartzen duena udal-baliabideak kudeatzen laguntzeko.
INFORLUR SLk inforGENTZIAK izeneko WEB aplikazio bat garatu du, landa-inguruneko interesguneak aurkitzen laguntzeko.
INFORLUR S.L.ko kideok inforPRO aplikazio pertsonala erabiltzen dugu, eta lanean laguntzeko garatu dugu, informazio geografikoko sistema pertsonalizatuek ematen dituzten abantailei etekina ateratzeko metodologia bat sortzeko.
inforGEST tresnaren bidez, hirigunean, landa-ingurunean eta errepideetan egindako inbentarioetako elementu guztiak irudika daitezke.
exproGIS aplikazioaren bitartez, desjabetze-espedienteak kudeatu daitezke.