INGENIARITZA

Ingeniaritza Departamentua

Obra zibil eta industrialen proiektuetan espezializatutako teknikariek osatzen dute Departamentua, lanean 25 urte baino gehiago daramaten askotariko jakintza-arlo eta espezialitateetako ingeniariek eta ingeniari teknikoek.

Lantaldea
  • Bide, ubide eta portuetako ingeniariak
  • Industria-ingeniariak
  • Herri-lanetako ingeniari teknikoak
  • Nekazaritza-ingeniariak
  • Laneko arriskuei aurrea hartzeko goi-mailako teknikariak
  • Delineatzaileak
Ingeniaritza Departamentuak egiten dituen proiektu motak
Ezintasuna

Ezintasunen bat dutenek gainerako herritarrek dituzten funtsezko eskubide berak dituzte.Alde horretatik, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikuluak dioenez, “gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela”. Horregatik, komunitate guztiek beren barneko aniztasuna ospatu behar dute, eta ziurtatu ezintasunen bat dutenek erabili egin ditzaketela nazioarteko hitzarmenek, Europar Batasunaren Tratatuak eta herrialdeetako konstituzioek onartzen dituzten giza eskubide mota guztiak: zibilak, politikoak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak.

Espainiako Ibilerraztasun Plana

2003ko uztailaren 25ean, Ministro Kontseiluak 2004-2012 aldirako Espainiako Ibilerraztasun Plana onartu zuen, Ezintasunen bat dutenen aukera-berdintasuna eta bazterketarik eza lortzeko Legeak xedatzen duenarekin bat.Planaren helburua da ingurune, produktu eta zerbitzuak ibilerrazak izatea guztiontzat eta, hartara, ezintasunen bat dutenen aukera-berdintasuna bermatzea.

Sormena

Ibilerraztasun-irizpideak kontuan hartzea inola ere ezin da izan sormena erabiltzeko oztopo proiektuak egitean.Aitzitik, proiektu bat planteatzean, badira baldintzatzaile ugari, eta ibilerraztasun-irizpidea beste bat besterik ez da, ibiltzen garen eta bizi garen espazioa ibilerraza izatea lortzen duena.

Ibilerraztasun unibertsala lortzeko, beharrezkoa da premisa hauek aintzat hartzea:

  • Ibilerraztasuna bizi-kalitatea da, guztiontzat: bai herritarrentzat, bai bisitarientzat.
  • Hiria ibilerraza bada, herritarrek askatasun eta autonomia handiagoa dute, ez daude behartuta mendekoak izatera.
  • Ibilerraztasun-irizpideek ez dute mugatzen diseinua; aitzitik, zehaztapenak ezartzen dituzte.
  • Ibilerraztasun-irizpideek hiriaren diseinu orokorraren parte izan behar dute, ezin dira izan ezintasunen bat dutenentzako gehigarri bat.
  • Plangintza egiten bada, ibilerraztasun-irizpideak kontuan hartzea ez da inbertsio-aurrekontuaren gainkostua, baizik eta balio erantsia.
Ibilerraztasun-planak

Ibilerraztasun-planak egiteak bi abantaila ematen dizkie udalei:

  1. Soluzio zehatzak izatea
    • Oztopo arkitektonikoak kentzeko
    • Oztopo urbanistikoak kentzeko
    • Bidaiatzeko oztopoak kentzeko
    • Komunikatzeko oztopoak kentzeko
  2. Erreferentzia bat izatea udalek eta, oro har, udalerriek etorkizunean egiten dituzten jarduketa eta proiektuetarako

Ibilerraztasun-planen helburua da udalerriko guneen unean uneko egoera aztertzea eta oztopoak kentzeko eta ibilerraztasuna handitzeko irizpideak ezartzea alor guztietan: hirigintzaren alorrean (bide publikoetan), arkitekturaren alorrean (erabilera publikoko eraikinetan), garraioaren alorrean (taxi eta autobusetan), komunikazioaren alorrean (seinale, argi eta abarretan)… Azken batean, helburua da hiria ibilerraza izatea herritar guztiontzat, haien ezintasun-maila dena delakoa ere.

25 urte daramagu toki- eta foru-administrazioentzat lanean, eta bat egin ditugu denbora horretan bildutako esperientzia eta ingeniaritzaren alor guztietako teknikarien berezko ezagupideak, udalen behar teknikoei erantzuteko soluzioak eta aholkuak emateko.

Badira 25 urte udalak askotariko gaiei buruz aholkatzen ditugula: hirigintzaz, akustikaz, ingurumenaz, energiaz, diru-laguntzen kudeaketaz…

Jakintza-arlo anitzeko lantalde tekniko bat gara, eta 25 urteko esperientzia dugu ingeniaritza- eta eraikuntza-munduan, bezeroen esanetara betiere.Horregatik, aholkularitza eta laguntza tekniko pertsonalizatua eman dezakegu, bezeroen beharren arabera.

Partikular bat izan ala arkitektura-estudio bat izan, gure lantalde tekniko osoa bezeroaren esanetara dago.

Energia-ikuskapenak dira eraikin, prozesu edo sistema bateko energia-fluxuen ikuskapen, azterketa eta analisiak, eta haien helburua da dena delako sistemaren energia dinamikoa ulertzea.Oro har, energia-ikuskapenak egiten dira sisteman sartzen den energia kantitatea txikitzeko irteten denari kalte egin gabe.Aztergaia okupatutako eraikin bat denean, berriz, helburua da energia gutxiago kontsumitzea eta, aldi berean, konfort higrotermikoa, osasungarritasuna eta segurtasuna mantentzea eta hobetzea.Azken batean, energia-ikuskapenen helburua ez da energia-iturriak identifikatzea bakarrik, baizik eta erabilera energetikoei lehentasuna ematea ere, kontuan izanik zeinek ematen duten energia aurrezteko aukera gehien eta zeinek gutxien.

Azterketa nagusien arabera, behar baino energia gehiago erabiltzen dugu etxe, enpresa, saltoki eta industrietan.Energia-ikuskapenak egin ondoren, ordea, energia aurrezteko neurriak gomendatzen ditugu, eta, horrelakoak aplikatuta, kontsumoa nabarmen txikitu daiteke, beharrezko konfortari uko egin behar izan gabe.

Energia aurrezteko plan egituratuen oinarria dira energia-ikuskapenak.Horregatik, energia-ikuskapenak egiteko, beharrezkoa da informazioa biltzea, aztertzea eta sailkatzea; beste aukera batzuk proposatzea; aurrezkia zenbatestea; eta erabakitzea.

Ingeniaritza zibilaren adar klasiko bat da egitura-ingeniaritza , eta eraikuntza-lanen eta gainerakoen egiturazko alderdia diseinatzeaz eta kalkulatzeaz arduratzen da.Helburua da egiturak funtzionalak izatea eta egokiak izatea materialen erresistentziaren ikuspegitik.Azken batean, alde praktikotik, egitura-ingeniaritza da ingurune jarraituen mekanika aplikatzea egiturazko elementu eta sistemak diseinatzeko, hala nola eraikinak, zubiak, hormak (tartean, euste-hormak), presak eta tunelak.

Egitura-kalkulurako punta-puntako tresnak, elementu finituak eta abar erabilita, eraikuntza-lanen eta gainerakoen egiturazko alderdia modula eta diseina daiteke.

25 urteko esperientzia dugu argiztapena kalkulatzeko eta informazioa gordetzeko tresnak erabiltzen barnealde eta kanpoaldeetako argiztapen-mailak ebaluatzeko eta barnealde eta kanpoaldeetarako argiztapen-proiektu jakinen beharren araberako argiak aukeratzeko.Besteak beste, hauek argiztatzen ditugu: bulegoak, merkataritzan erabiltzeko inguruneak, industriak eta kanpoaldeak (kirol-eremuak, eremu eta berdegune handiak eta fatxadak).

Lan linealen trazaduraren gauzatzea eta eraikuntza hiru dimentsiotan diseinatzeko, ebaluatzeko eta kontrolatzeko programa informatikoen bitartez, bideko elementuen diseinuak proiektatzen eta gauzatzen ditugu, indarrean dagoen araudiarekin bat (Errepideen Jarraibideko 3.1-IC Trazadura arauarekin bat).

Inforlur SLk bat egiten ditu trazaduran adituak diren ingeniarien esperientzia eta tresna informatikorik eraginkorrenen potentziala.

Bezeroen zerbitzura jartzen dugu 25 urtez biribilguneak eta bideak diseinatzen bildutako esperientzia.

235/2013 Errege Dekretua, apirilaren 5ekoa, eraikuntzen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena, 2013ko apirilaren 13an argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean, 89 zenbakian, eta hurrengo egunean sartu zen indarrean. 2013ko ekainaren 1era arte, hura aplikatzea borondatezkoa zen, baina, ordutik aurrera, salerosketa- eta alokairu-kontratuak egiten direnean, nahitaezkoa da eraikinen osotasunaren edo zati baten eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria ematea erosle eta errentariei.

Eraikinen eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa

Eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria dutenek eskubidea dute eraginkortasun energetikoaren etiketa erabiltzeko hura baliozkoa den bitartean. Eraginkortasun energetikoaren etiketaren edukia hari buruz onartutako dokumentuak xedatzen du –Erregistro Nagusian dago dokumentua–.

Eraikin bat edo eraikin baten unitate bat saltzeko eta alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki orok etiketa agertu behar du,eta, betiere, argi eta nahasterik ez izateko moduan, etiketak aipatu behar du ea proiektuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiriari dagokion edo ea eraikin amaituarenari dagokion.

Inforlur SLk zenbait ideia-lehiaketatan parte hartu du eta, enpresako teknikarien sormena eta zalantzak askatuz, diseinu abangoardistak aurkeztu eta proiektatu ditu, ingurumenari begiratzen diotenak eta diseinua eta ingurumenaren errespetua bateratzen dituztenak.

Direnak direlako beharrei ahalik eta hobekien erantzuteko proiektatzen ditugu diseinuak, jasangarritasuna eta energiaren eta materialen eraginkortasuna kontuan izanik betiere, eta eraikuntza-irizpideetan, materiala aukeratzeko irizpideetan, bolumetrietan eta diseinu geometrikoetan oinarritzen gara, ingurumena errespetatzen dugu eta ahal bezainbat aprobetxatzen ditugu baliabide naturalak.

Kontrolatutako basoetako zura erabiltzen dugu, FSC ziurtagiriak, eguzkimendu-azterketak, eraginkortasun energetikoa…

Eraikin eta azpiegituren eraispena idazten, proiektatzen eta zuzentzen dugu, segurtasunaren ikuspegitik, lehentasuna emanez hondakinak ingurumena errespetatuz kudeatzeari.

Eraitsi beharreko elementuak sostengatzen dituzten egiturak, ingurunearekin duten harremana eta lehendik dauden materialak aztertzen ditugu, zehazki aztertu ere.

Kasuan-kasuan egokienak diren eraispen-sistemak aztertzen ditugu, prozesua xeheki deskribatuta, eta garrantzia ematen diogu eraispen-ordenari, erabili beharreko makineria eta tresneriari, hondakinen kudeaketari…

Ekipamendutarako eraikinak proiektatzen eta diseinatzen ditugu, eta haien eraikuntza zuzentzen, azken 25 urteetako esperientzia baliatuz.

Eraikinek badute berezitasun bat: eraginkortasun energetikoa. Soilak, klasikoak edo abangoardistak izan daitezke, eta ingurumen-irizpideak aplikatzen ditugu guztietan, diseinu bakoitzaren barruko baliabideak optimizatzeko.

Inforlur SLk baditu kalkulu hidraulikoak egiteko tresnarik berrienak, azken kalkulu-programak eta profesional espezializatuak.

Azterketa hidrauliko xumeak zein bideratze-plan konplexuak egiten ditugu. Batetik, adar-arro txikien azterketa hidrauliko txikiak proiektatzen eta egiten ditugu, erakunde eskudunek ezartzen dituzten birgertatze-aldietako ur-mailak kalkulatzeko; esate baterako, horrelakoak egiten ditugu etxebizitza bat bizitzeko egokia den zedula lortzeko.

Bestetik, eredu hidrauliko konplexuagoak egiten ditugu, tresna informatikorik puntakoenak erabiliz.

Azterketa hidraulikoak eta ibilguen ereduak egiten ditugu, eta ibai-arroak eta -azpiarroak, adarrak eta presak zehazten. Ildo horretan, azterketa hidrologikoak egiten ditugu konfederazio hidrografikoetarako, ingurumen-gaietarako, lurzoruaren erabilera-aldaketetarako, plan orokor eta partzialetarako, azpiegituretarako eta abarretarako, baita uholdeak izateko arriskuaren azterketak ere:

  • Plubiometria- eta isurketa-azterketak
  • Uholdeen eta birgertatze-aldien azterketak eta ibaien hidraulika
  • Uholdeak izateko arriskuaren azterketak eta urpean gera daitezkeen eremuen zehaztapena
  • Jabari hidrauliko publikoko eremu eta ertzen zehaztapena
  • Bideratze-proiektuak, ertzak uholdeen aurka babesteko proiektuak eta ertzak lehengoratzeko proiektuak
  • Eredu hidrologikoak eta ibilgu eta arro osoen simulazioak
  • Ibai eta uholde-lautadetako emarien zehaztapena
  • Presa, urtegi eta presa txikietako larrialdi-planak
  • Presetan egin beharreko lanak simulatzeko eredu matematikoen prestakuntza eta hornikuntza, arroetako uholdeen arabera
  • Ibai, itsasadar eta estuarioetako kontzentrazioen, itsas intrusioaren eta gatz-intrusioaren azterketak
  • Ura biltzeko eta isurtzeko azterketa hidrogeologikoak eta ondorioen eta kaltegarritasunaren azterketak

Errepide eta elkargune guztietan ikuspena izan behar da tarte guztietan, eta distantziak halakoa izan behar du, non errepide bakoitzeko abiaduraz doazen gidariek gai izan behar duten ibilgailua gelditzeko baldin eta ezusteko oztoporik azaltzen bazaie bidean.

Lehendik dauden sarbideetan lanak egiteko, sarbide berriak egiteko eta abarretarako, 3.1-IC arauarekin bat, beharrezkoa da egiaztatzea zer distantzia utzi behar den zain dauden ibilgailuak eta erreietan daudenak gelditu eta gurutzatu ahal izateko.

Gaur egun, badira ahalmen handiko fotoerrealismo-programak, eta, haiei esker, jarduketa baten azken emaitza aurrez ikus daiteke. Hartara, etxebizitza baten antolamendua ikus daiteke, hiru dimentsiotan, xehetasun fotoerrealista eta guzti; proiektatutako eraikinetan ibilaldi birtualak egin, ingurunearekin bat egiteko aukera izanik; proiektuak paisaian nola geratzen diren ikusi; etab.

Programa informatikorik aurreratuenak erabiltzen ditugu hornikuntza- eta saneamendu-sare eta -instalazioen eta euri-urak biltzeko sare eta instalazioen diseinua optimizatzeko.

Saneamendu-sare abangoardistak diseinatzen ditugu, eta ingeniaritza bigunak, ura arazteko teknologia ez-konbentzional eta ekologikoak eta abar erabiltzen ditugu.

Diziplina anitzeko teknikariak ditugu, ingeniaritzaren alor guztietakoak, lanak legeztatzeko eta peritatzeko beharrezko gaitasun teknikoa, ezaupideak eta esperientzia dituztenak.

Jarduera-lizentziak eta lokal eta instalazioak irekitzeko lizentziak bideratzeko zerbitzu osoa ematen du Inforlur SLk.

Jarduera-txostena eta edozein erakunde ofiziali jarduera-lizentzia eskatzeko beharrezko izapide guztiak egiten ditugu: ziurtagiri akustikoak egin –enpresa homologatu batek egiten ditu–, lokalen altxaera egin eta lokalak neurtu, bideragarritasun-azterketak egin…

Jarduera-txostenak deskribatzen du zer-nolakoa izango den dena delako jarduera zehazki, eta lizentzia emateko indarrean dagoen legedia azaltzen du, dela Estatukoa, dela autonomia-erkidegokoa, dela udalekoa.

Jarduera-txostena egin aurretik, azterketa bat egiten dugu, gai hauek analizatzeko:

  • Lokala bateragarria den proposatutako erabilerarekin
  • Hirigintza-arauek eta arau subsidiarioek edo/eta hiri-antolamendurako plan nagusiak zer-nolako baldintzak ezartzen dituzten aplikatu beharreko legediari dagokionez
  • Ingurumen-gaietan zer ordenantza dauden indarrean
  • Lokalak badituen gutxieneko zerbitzu eta hornigaiak (ura, argia, aireztapena…)
  • Aurrekariak zein diren (zer lizentzia izan dituen aurrez lokalak, zer zigor jarri dizkioten, etab.)

Azterketa hori egindakoan, bideragarritasun-txosten xehe bat egiten dugu, ebaluatzeko ea lokala egokia den proposatutako erabilerarako eta ea egokitzapen-lanik egin behar den lizentzia eskuratzeko. Are gehiago, nahi izanez gero, lokala aukeratzen laguntzen diegu bezeroei.

Lan egiteko metodo honi esker, bideratutako lizentzien % 100 eskuratu dugu.

Topografia Departamentuarekin elkarlanean, espezialistak gara lurrak mugitzeko nolanahiko proiektuak bideratzen eta egiten. Alde horretatik, indarrean dagoen araudia gero eta zorrotzagoa da, eta behartzen du diseinuek ingurumenaren gainean ahalik eta eragin txikiena izan dezaten, kontuan izanik betiere aurrez ikusitako erabilerak.

Barne-layoutaren eta jabeen ekoizpen-beharren araberako pabiloi industrialak diseinatzen ditugu.

Proiektu elektrikoak egiten ditugunean, tratu pertsonalizatua ematen dugu, bezeroari begiratzen diogu eta, betiere, baliabide materialak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak optimizatzen saiatzen gara, gure bezeroen inbertsioa maximizatzeko eta kostuak ahal bezainbat jaisteko.

Proiektu elektrikoak egiteko aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzurik osoena ematen dugu, Ingeniaritza Departamentuaren laguntzaz.

Partikularrak zein enpresak dira gure bezeroak, ikus-onetsitako proiektu elektrikoak behar dituztenak, azkar, eroso eta prezio onean, eta badute berme bat: lantalde teknikoak prozesu tekniko eta administratibo guztia aurrera ateratzeko aholku espezializatuak ematen dizkie.

Esperientzia handia dugu proiektu elektrikoak egiteko zerbitzuetan eta, horri esker, ziurta dezakegu bezeroen inbertsio edo proiektua kalitatekoa izango dela hasieratik bukaerara arte. Horregatik, gure gain hartzen dugu egiten ditugun lan guztien zuzeneko ardura.

Proiektu elektrikoak egiteko eta lizentzia bideratzeko eta eskuratzeko aholkularitza- eta kudeaketa-zerbitzurik osoena ematen dugu.

Toki-administrazioentzako eta partikularrentzako urbanizazio-proiektuak egiten ditugu, ibilerraztasun unibertsalaren ikuspegitik, bezeroaren beharrak kontuan izanik: plazak, aparkalekuak, zabaldegi industrialak, lorategiak, jolastokiak…

Baditugu bermeak: 25 urteko esperientzia eta 1.000 bezero baino gehiago pozik egotea.

Jarduera-esparruak
    • Ingeniaritza zibila, ingeniaritza hidraulikoa eta ingurumen-ingeniaritza
      • Urbanizazioen proiektua eta obra-zuzendaritza
      • Ibilerraztasun-planak
      • Errepideen proiektua eta obra-zuzendaritza
        • Bideak
        • Biribilguneak
        • Sarbideak
        • Ikuspen-azterketak
        • Aparkalekuak
      • Eraikuntzen proiektua eta obra-zuzendaritza
        • Ekipamendutarako eraikuntzen proiektua eta obra-zuzendaritza
      • Zubi eta pasabideen proiektua eta obra-zuzendaritza
      • Eraispenen proiektua eta obra-zuzendaritza
      • Saneamendu-sareen proiektua eta obra-zuzendaritza
      • Hornikuntza-sareen proiektua eta obra-zuzendaritza
      • Arazketa-sistema naturalen proiektua eta obra-zuzendaritza
        • Iragazki berdeak
        • Makrofito flotatzaileek osatutako iragazkiak
      • Lurrak mugitzeko proiektuak
        • Betelanak
        • Zabortegiak
      • Harrobiak ustiatzeko eta lehengoratzeko proiektuak
      • Ingurumenaren gaineko eraginaren azterketak
      • Azterketa hidraulikoak eta bideratzeak
      • Almadien proiektua eta obra-zuzendaritza
  • Industria-ingeniaritza
    • Urbanizazio industrialen proiektua eta obra-zuzendaritza
    • Eraikuntza industrialen proiektua eta obra-zuzendaritza
    • Hornikuntza-sareen proiektua eta obra-zuzendaritza
    • Saneamendu-sareen proiektua eta obra-zuzendaritza
    • Proiektu elektrikoak
    • Jarduera-lizentziak
    • Eraispenen proiektua eta obra-zuzendaritza