Eiser

Zer da Eiser?
Eiser eraikin-eredu pertsonalizagarri eta ekoeraginkorrak diseinatzeko eta eraikitzeko sortu da, kalitatearen eta prezioaren arteko egokitasuna ahal bezain onena izanik, eta, horretarako, eraikuntza-prozesua industrializatu dugu. Era berean, kalitate eta bermerik handieneko lehengaiak eta puntako teknologia erabiltzen ditugu, eta profesionalik onenengana jotzen.
Diseinua
Eraikinak diseinatzeko eta eraikitzeko, orritan banatutako zurezko panel eta moduluetan oinarritutako eraikuntza-sistema abangoardista bat erabiltzen du Eiserrek. Etxebizitzak bioklimatiko eta ekoeraginkorrak dira, eta ez dute ia energia-beharrik. Gainera, energiaren fakturan aurrezten denari esker, inbertsioa oso azkar amortizatzen da.
Kalitatea

Eraikuntza-prozesua industrializatu izanari eta aurrez azterketa zehatz bat egiteari esker, kalitatearen eta prezioaren arteko egokitasunik onena eskain diezaiekegu bezeroei, eta aste gutxitan egin ditzakegu lanak.

Segurtasuna eta konfiantza ematen dugu, kalitate-arau zorrotzak betetzen baititugu, zehatz-mehatz. Gainera, gure eraikuntza guztiek ingurumena errespetatzen dute, etorkizun hobe bat eraikitzeko konpromiso irmo baten adierazgarri.

Baditugu bermeak: 400 etxebizitza baino gehiago egin izana eta gure bezeroak pozik egotea.