BIM_inforlur

Eraikuntzarako Informazio Modelatuak (BIM, ingelesezko sigletan) eraikuntzaren industria iraultzen du, proiektuen planifikazio, diseinu eta kudeaketarako metodologia eskaintzeagatik. BIMa, 3Dko eredu batetatik haratago doa; elkarlanean oinarritutako ikuspegi bat da, adimen garatuko datuak bateratzen dituena, eraikuntza baten errepresentazio birtual zehatza sortzeko helburuaz.

BIMa erabiltzerakoan, eraikuntzako profesionalek beraien eraginkortasuna hobetu dezakete, gastuak murriztuz eta proiektuaren bizi-zikloan zeharreko errakuntzak ekidituz. Fase bakoitza ikustarazteko eta simulatzeko gaitasunak lana errazten du, bai informazioz hornituriko erabakiak hartzerako orduan, bai posible litezkeen arazoen identifikazio goiztiarra egiterakoan ere.

Gainera, BIMek lantalde multidisziplinarren arteko elkarlana sustatzen du, berehalako informazio-trukea ahalbidetzeari esker. Arkitektu, kontratista zein jabeek, denek dute eguneratutako datuetarako sarbidea, koordinazioa eta komunikazioa optimizatuz.

Laburbilduz, Eraikuntzarako Informazio Modelatua bereganatzeak, eraginkortasun operatiboa bultzatzeaz gain, proiektuen kalitatea ere hobetzen du. Sorkuntzatik hasita, eraiki osteko kudeaketaren prozesuari lotutako ikuspegi holistikoa bermatzen duelako.

Utzi erantzuna