AURKEZPENA: ARRATZUKO AUZOETAN GAILU MUGIKORREN BIDEZKO LARRIALDIETARAKO LOKALIZAZIO SISTEMA: INFORGENTZIAK

  • hasiera
  • Blog
  • Sin categorizar
  • AURKEZPENA: ARRATZUKO AUZOETAN GAILU MUGIKORREN BIDEZKO LARRIALDIETARAKO LOKALIZAZIO SISTEMA: INFORGENTZIAK

Aspaldi ezarria badago ere, oraindik erreminta ezagutzen ez duen jendea dagoenez, Arratzuko udalak herritarren aurreko aurkezpena egin du, ekainaren 22an Inforlurreko teknikari batek lagunduta.

Aurkezpen honen helburua teknologia berriei diegun beldurra gainditu eta Inforgentziak erremintaren erabilera erakustea izan da.

Arratzuko biztanleen bizi kalitatea hobetzeko asmoz, bertako 8 auzoetarako balio duen kokapen sistema abangoardista jarri zen. Sistema honen bitartez, intereseko puntu desberdinak kokatu daitezke (baserriak, etxeak, elizak, baselizak…eta baita ur harguneak ere) larrialdi zerbitzuek bertaratzeko behar duten denbora ahalik eta gehien laburtzeko.

Erreminta hau edozein zerbitzu edo pertsonak erabil dezake, (mezulariak, etxez etxeko asistentzia…) eta www.inforgentziak.com webgunean edo Arratzuko udaleko webgunean aurki dezakezue, euskaraz eta gaztelaniaz erabiltzeko moduan.

Utzi erantzuna