Oinarrizko modulua INFORGIS

[pt_heading h=”h5″ heading=”Oinarrizko modulua” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Hona aplikazioaren ezaugarri nagusi batzuk:

  •  Software librearen bidez sortutako aplikazio bat da.
  • Udaletan instalatzen dugu, eta geruzak eta aplikazioaren beraren bertsioak automatikoki eguneratu daitezke, “funtzionaltasun berriak” fitxaren bitartez.
  • Entitate grafikoak (puntu, marra eta poligono motakoak) eta informazio alfanumerikoa editatzeko funtzionaltasunak ditu.
  • Kontsultak, zerrendak eta txostenak egin daitezke.
  • Ikuskera pertsonaliza daiteke.
  • Inprimatzeko txantiloiak sor daitezke.
  • Nolanahiko kanpo-geruzak (AutoCad, Shapefile eta MicroStation formatukoak) eta irudien artxiboak erabil daitezke.
  • Beste geruza batzuk erabil daitezke, WMS eta WFS urrutiko zerbitzuetara sartuta: Eusko Jaurlaritzarenak, foru-aldundienak, gobernu zentralarenak…
  • Beste soluzio batzuekin elkarreragingarria da, eta beste programa batzuetako datuak erabil ditzake (ArcView, AutoCad eta MicroStation), formatua aldatu beharrik gabe.
  • Aldian-aldian, Bizkaiko Foru Aldundiaren plangintza orokorra eta katastroa eguneratzen ditu.
  • Baliozkotze-prozesu bat egiten du datuak kargatu aurretik.

INFORLURREK baditu zenbait aplikazio udal-kartografia eta geruzak etengabe eguneratzeko. Gainera, udalen aplikazioak baditu zenbait prozesu geoprozesamendua kontrolatzeko eta kargak baliozkotzeko.

[/pt_text]