inforGIS

inforGIS

inforGIS GIS tresna pertsonalizatu bat da, Inforlur SLk herrien (udalen, elkarteen eta abarren) eskura jartzen duena udal-baliabideak kudeatzen laguntzeko.

  • UDAL-KARTOGRAFIA
  • HAPN
  • LOREZAINTZA
  • ZERBITZU-SAREAK (AIREKOAK ETA LURPEKOAK)
    • HORNIKUNTZA
    • UREZTAPENA
    • SANEAMENDUA (EURI-URAK, UR BELTZAK ETA BATERAKOAK)
    • ENERGIA
    • TELEKOMUNIKAZIOAK
    • GASA
    • ZUNTZA
    • ARGIZTAPENA
  • ONDAREA
  • AKTIBOEN INBENTARIOA (TXORKOAK, KARTELAK, ETAB.)
  • HONDAKINAK (EDUKIONTZIAK, ZAKARRONTZIAK, ETAB.)
  • IBIAK
  • HIDROGRAFIA
  • GIZARTE-GAIAK
  • APARKALEKUAK
  • GAZTE-LOKALAK
  • HIRIKO ALTZARIAK
  • TOPONIMIA
  • ETAB.
Zertarako balio du?

inforGIS aplikazioak informazio guztia (grafikoa zein alfanumerikoa) kudeatzeko balio du, eta abantaila hauek ematen dizkie udaletako teknikariei:

  • Geruzak kudeatzeko aukera
  • Kanpoko dokumentuak sartzeko aukera
  • Urrutiko zerbitzuak erabiltzeko aukera (WMS, WFS, etab.)
  • Ortoargazkiak gainezartzeko aukera
  • Txostenak egiteko aukera
  • Luzetarako profilak, profil libreak eta sare-profilak sortzeko aukera
  • Beste lan-ingurune batzuetara esportatzeko aukera, etab.
gvSIG tresna

gvSIG tresnan oinarritutako soluzio bat da inforGIS. gvSIG tresna software librearen bidez sortua da, eta informazio geografikoa kudeatzeko balio du. Badu berezitasun bat: tresna oso eta erabilerraz bat da, eta erabiltzaileen beharretara egokitzen da.

Formatu geografikorik ohikoenak erabil ditzake, bai tokikoak, bai urrutikoak, OGC estandarren bidez. Besteak beste, bitarteko hauek ditu erabilgarri: datuen karga, nabigazioa (zooma, enkoadratzea, desplazamenduak…), informazioaren kontsulta (elementu jakin baten informazioa, distantzia-neurgailua, etab.), gaikako kartografia (balio bakarren araberakoa, bitarteen araberakoa, autoetiketatzea…), elementuen aukeraketa (afikoa, atributuen araberakoa, espaziala…), taulak (estatistikak, ordenatzea, taulak