inforPRO

Zer da inforPRO?

INFORLUR SLko kideok inforPRO aplikazio pertsonala erabiltzen dugu. Lanean laguntzeko garatu dugu, informazio geografikoko sistema pertsonalizatuek ematen dituzten abantailei etekina ateratzeko metodologia bat sortzeko.

inforPRO aplikazioari esker, datuen bertatik bertarako bilketa, baliozkotzea eta ustiapena modu automatizatu batean kudea dezakegu –Topografia Departamentuak biltzen ditu datuak– eta, hartara, lanak egin bitartean akatsik ez izatea lor dezakegu, eta lanak egiteko denbora laburtu. Era berean, inforPRO tresnari esker, gailu mugikorrak erabil ditzakegu geruzak editatzeko, eta GPSarekin konektatu, datuak sartzeko. Gainera, hori guztia aplikazioaren berezko datu-basearekin sinkroniza dezakegu.

EGIN KLIK APLIKAZIOA OSATZEN DUTEN MODULUAK IKUSTEKO
Geruzak

inforPRO aplikazioari esker, datuen bertatik bertarako bilketa, baliozkotzea eta ustiapena modu automatizatu batean kudea dezakegu –Topografia Departamentuak biltzen ditu datuak– eta, hartara, lanak egin bitartean akatsik ez izatea lor dezakegu, eta lanak egiteko denbora laburtu. Era berean, inforPRO tresnari esker, gailu mugikorrak erabil ditzakegu geruzak editatzeko, eta GPSarekin konektatu, datuak sartzeko. Gainera, hori guztia aplikazioaren berezko datu-basearekin sinkroniza dezakegu.

Konexioa

inforPRO aplikazioaren bidez, gainerako aplikazioak osatzen dituzten geruza guztiekin konekta gaitezke, eta haiek manipulatu. Hartara, lan-ingurunea berbera da altxaera egin, inbentarioa egin, editatu… bitartean, eta, gainera, datu-baseak sinkroniza ditzakegu.

Laburpena

Laburbilduz, hona inforPRO aplikazioaren bidez lantzen ditugun geruzak:

  • UDAL-KARTOGRAFIA
  • HAPN
  • LOREZAINTZA
  • ZERBITZU-SAREAK (AIREKOAK ETA LURPEKOAK)
    • HORNIKUNTZA
    • UREZTAPENA
    • SANEAMENDUA (EURI-URAK, UR BELTZAK ETA BATERAKOAK)
    • ENERGIA
    • TELEKOMUNIKAZIOAK
    • ZUNTZA
    • ARGIZTAPENA
  • ONDAREA
  • AKTIBOEN INBENTARIOA (TXORKOAK, KARTELAK, ETAB.)
  • HONDAKINAK (EDUKIONTZIAK, ZAKARRONTZIAK, ETAB.)
  • IBIAK
  • GAZTE-LOKALAK
  • HIRIKO ALTZARIAK
  • TOPONIMIA
  • ETAB.