Foruko udalak2015. urtean Eusko Jaurlaritzako diru laguntza jaso eta gero, beharrezko prozesua jarraitu eta Foruko Mapa Toponimikoa inprimatu berria da.
Foruko leku, baserri, baso eta abarren izenak bildu, Euskaltzaindiak beharrezko zuzenketak egin eta hauek kokatuz egin dugu mapa. Izen bilduma honek bertako ondarea jaso eta babestea du helburu, Forutarrek eta kanpotarrek ere horren berri izan dezaten. Mapa honek bertako ibilbide desberdinak eta interesgarri izan daitekeen informazioa ere jasotzen du, kaletegi batez gain.
Mapa hau Foruko udaleko web orrian eta Eusko jaurlaritzako kartografiako web orrianizango da eskuragarri.
Inforlurrek, besteak beste, Igorre, Ziortza-Bolibar, Etxebarria, Ereño, Izurtza eta Galdakaoko mapak egin ditu.