Gune berde eta ureztatze sareen inbentarioa

Inforlurren, eskaintzen ditugun zerbitzuetan aurrera eginez, Trapagako udalerriko lorezaintzako inbentarioa egin berri dugu udalaren esku dauden mantentze lanen antolaketa hobetzeko. Bertako parke, lorategi eta zuhaitzen bilduma egin dugu eta berauek ureztatzeko sareen inbentarioarekin osatu dugu.

Bertan, teknologia berriak erabiliz, Qfield izeneko erreminta geure beharrizanetara egokitu eta kaleko lana egiteko eraman dugu, datuak zuzenean GIS datu basera sartuz.

2.200 zuhaitz baino gehiago, ia 250 zuhaixka eta 120 zuhaixka talde, 200 loreontzi baino gehiago, 603 kokapen desberdinetan 22 hektarea berdegune, etab. kokatu ditugu herriko planoan koordenada zehatzekin. 110 zuhaitz espezie eta 43 zuhaixka espezie zehaztu ditugu.

Horretaz gain, ureztatze sarea ere zehaztu dugu, sareen eta bertako elementuen ezaugarriak gehituz, berariaz prestaturiko GIS datu basean.

Utzi erantzuna