Beste behin, INFORLURREK kalitatearekin duen konpromezua agerian geratu da eta ISO 9001 ZIURTAGIRIA eguneratu dugu.
Inforlurren gure lana egunero hobeto egiteko ardura dugu, horretarako ikastaro desberdinak egiten ditugu, zerbitzuen eskeintza zabaltzen dihardugu eta bezeroaren beharrizanei behatuz gure norabidea finkatzen dugu.
Datorren urterako helburuen artean Katastroa eta Jabetza Errejistroaren arteko koordinaketa prozeduretan eguneratuta izaten jarraitzea dugu Hipoteka Legea Eta Higiezinen Katastroaren Legearen Testu Bateginari kasu eginez, gure GIS–arekin lotutako proiektuei bultzada ematea eta laser eskanerrarekin lan berriak egitea izango dira, besteak beste.