ESTROPADA EREMUAREN ZUINKETA (ONDARROA ARRAUN ELKARTEA)

Kirol azpiegituretarako topografia lanak.

Inforlurrek Ondarroan traineru eta trainerillentzako estropada eremua markatzeko beharrezko topografia lanak egin ditu. Estropada eremu hau Ondarroako porturako sarrera inguruan kokatua dago.

Estropada eremuko balizak GPS bitartez zuinkatu ditugu eta kostaldean (lurrean) lekuko finkoak jarri ditugu. Lekuko hauek, gerora, lerrokatzeen eta balizen kokapena frogatzeko balioko dute.
Estropada eremua Traineru Kluben Elkarteak (ACT) homolagagarria izateko hurrengo baldintzak bete behar ditu, besteak beste:

  • Laukizuzena izan behar da
  • Luzeeran 1389 metro dituzten 4 kale paralelo izan behar dira

Azkenik, zuinketa planoa marraztu dugu, bertan beharrezko koordenatuak, puntu bereziak eta estropada eremuaren kokapena adieraziz. Plano hau kolegiatutako Topografian Ingeniari batek sinatu du.

Utzi erantzuna