Urkiola Landa Garapenerako Alkartearen eskaeraz, bere eskumeneko lurraldea aztertzen duen lursailen katalogoa egin dugu Inforlur enpresan. Katalogo honetan lursailen ezaugarri desberdinak bildu ditugu GIS batean, nekazaritza edo/eta abeltzaintza erabilerarako egokienak izan daitezkeenak identifikatu eta udalekin hirigintzari buruzko beharrezko negoziaketak egiterakoan argi izateko. Nekazal ustiaketarako interesgarriak diren datuekin, Urkiola Landa Garapenarentzat egokitutako Informazio Sistema Geografiko honetan […]