ESTROPADA EREMUAREN ZUINKETA

Kirol azpiegituretarako topografia lanak.

Inforlurrek traineru eta trainerillentzako estropada eremua markatzeko beharrezko topografia lanak egin ditu. Estropada eremu hau Lekeitioko kai muturretik itsasargiraino doan tartean kokatzen da.

Estropada eremuko balizak GPS bitartez zuinkatu ditugu eta kostaldean (lurrean) lekuko finkoak jarri ditugu. Lekuko hauek, gerora, lerrokatzeen eta balizen kokapena frogatzeko balioko dute.

Zuinketa egiterakoan bete beharreko balditzak hauek izan dira:

Estropada eremua:

-Laukizuzena izan behar da

-Luzeeran 1389 metro dituzten 4 kale paralelo izan behar dira

Azkenik, zuinketa planoa marraztu dugu, bertan beharrezko koordenatuak, puntu bereziak eta estropada eremuaren kokapena adieraziz. Plano hau kolegiatutako Topografian Ingeniari batek sinatu du.

Utzi erantzuna