Oroitidazkiak kudeatzeko modulua INFORPRO

[pt_heading h=”h5″ heading=”Oroitidazkiak kudeatzeko modulua” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Geure GIS aplikazioa garatzerakoan, Oroitidazkiak Kudeatzeko Modulua ere sortu dugu.

Modulu honen bitartez, geure lan guztiak kudeatzen ditugu, eta datu-base grafiko eta alfanumeriko baten barruan biltzen. Hartara, kontrol handiagoa dugu eta zorrotzagoak gara lan berriak egiten ditugunean, inguruan egindako lan guztien zerrenda eskuratzen baitugu berehala, eta, harekin batera, lana ondo planifikatzeko beharrezko datu, data, oinarri, zehaztapen… guztiak; hau da, informazio homogeneoa dugu, lan egiteko prozedura eraginkor bat, eta, gainera, ez dago bikoiztasunik. Bestalde, datu-basea bera egindako lanen segurtasun-kopia moduko bat da, jatorrizko datuak galduko bagenitu ere.

Etengabe erabiltzen dugu tresna hau, eta oinarrizkoa bilakatu da gure lan-prozeduraren barnean.

[/pt_text]