Profilen modulua INFORPRO

[pt_heading h=”h5″ heading=”Profilen modulua” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Modulu honen bidez, sare bakoitzaren trazaduraren luzetarako profila egin daiteke. Hain zuzen ere, aukeratzen den sare tartearen irudikapen grafikoa (altxaera) egin daiteke, sare tartea dagoen berezko lursailaren arabera. Programak zehazten du zer-nolako lotura dagoen kutxatila edo putzuen artean eta, kutxatila arteko tarte bakoitzean, zehazten du zer motatakoa den sarea, zenbateko malda dagoen, zein den sarrerako eta irteerako maila… Era berean, zehazten du ea ba ote den dena delako sarea zeharkatzen duen beste sarerik. Hartara, sareen antolamendua ikus dezakegu, eta jakin zenbateko distantzia dagoen edo zer ondorio sor daitezkeen, adibidez.

Lursailari buruzko informazioa biltzeko, udal-kartografiako geruzak erabiltzen ditugu, hiru dimentsioko entitateak (lerro eta puntuak eta triangulazioa) azaltzen dituztenak.

[/pt_text]