Telekudeaketa-modulua INFORPRO

[pt_heading h=”h5″ heading=”Telekudeaketa-modulua” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

Modulu honen bitartez, argiztapen-sarea modu eraginkorrean kudea dezakegu. Zehatz-mehatz, argiztapen-kostuetan aurrezten duguna maximiza dezakegu, argi-puntu bakoitza kontrola baitezakegu, eta aldaketak egin unean-unean, teknikariak dioenaren arabera.

SATA enpresarekin elkarlanean aritzen gara, esperientzia handia baitu energia aurrezten, eta elkarrekin instalatzen dugu telekudeaketa-sistema, Minos sisteman oinarritua.

Minos sistema ez da argiztapen-sistema huts bat. Aitzitik, soluzio teknologiko berritzaileei esker, argiztapen-instalazioak lurraldeak komunikatzeko sare bihurtzen ditu. Argiteria euskarri adimendun bilakatzen da, aukera ematen duena balio erantsia ematen duten askotariko zerbitzuak martxan jartzeko, kable berriak jarri behar izan gabe.

  • Argiztapen-sistema publikoa urrutitik kudeatzeko sistema patentatu eta abangoardiako bat da.
  • Udaletako ustiapen-balantzea kudeatzeko kontu-sail nagusietako baten kostuak optimizatzen ditu.
  • Argiztapen-sare publikoa urrutitik diagnostikatzen eta kudeatzen du, argi-punturaino, hirietako argi-banaketa optimizatzeko.
  • Instalazio zahar zein berrietan, argi-puntu bakoitzeko elementu guztiak urrutitik kontrolatzen ditu.
  • Argiteria eta argiztapen-sarea azpiegitura adimendun bihurtzen ditu, onura eta segurtasun publikoko zerbitzu osagarriak bateratzeko eta kudeatzeko gai dena.

[/pt_text]

[pt_heading h=”h5″ heading=”Funtzio nagusiak” text_align=”text-left”]
[pt_text text_align=”text-left”]

  1. Argiztapen-instalazioko gertakizun eta anomalia guztiak erakustea
  2. Datu historikoak aztertzeko estatistika automatikoak sortzea
  3. Erloju astronomikoaren bidez, argiztapen-instalazioa pizteko eta itzaltzeko zikloak programatzea
  4. Argi-puntu bakoitza pizteko, itzaltzeko eta fluxua murrizteko programatzea
  5. Instalazioa osatzen duen koadro eta argi bakoitzeko fitxa anagrafikoak sortzea
  6. Alarmak berehala bidaltzeko larrialdiko hiru zenbaki sortzea

[/pt_text]